miércoles 19 de octubre de 2011

ANTZERKI FORUMA ARANTZAZUN


       9:15etan abiatu ginen Arantzazura. Autobusean kantatzen eta hitz egiten joan ginen,ordubete pasa genuen  bidean.Iritsi ginen eta aurrena, antzerki bat ikusi genuen. Oso polita, baina triste samarra izan zen , gero, gure lagun batzuk parte hartu zuten.
       Jarraian, lan bat egin genuen. Bazkaria handik atera eta segituan jan genuen, eta han inguruan parke bat zegoen. Bazkaldu ondoren, Pello Zabalak Arantzazuko istorioa kontatu zigun: Jorge Oteizak 14 apostolu egin zituela, eta Txillidak ateak .egin zituen. 87 eskultore aurkeztu omen ziren eta azkenean egurrezko eskultura bat jartzea erabaki  zuten.

7 comentarios:

  1. Urriaren 3an Arantzazura joan ginen bullinga zer den ikastera.Lehenengo antzerki bat ikusi genuen bullingari buruz.Ondoren hamaiketakoa egin genuen eta gero parkera joan ginen jolastera gehienok.
    Gero bi talde egin genituen eta jolas bat egin genuen,oso ondo pasa genuen.

    ResponderSuprimir
  2. Arantzazun oso ondo pasa nuen. Lehenengo antzerki bat egin ziguten eta asko gustatu zitzaidan. Gero hamaiketakoa jan genuen. Geroago tailer bat egin genuen antzerkiaren inguruan. Bazkaldu eta gero, Pello Zabalak arantzazuko bitxikeriak kontatu zizikiguen.

    ResponderSuprimir
  3. Arantzazura joan ginenean gehien gustatu zitzaidana edo harrigarriena iruditu zitzaidana Arantzazuko eliza izan zen. Kanpotik ez zuen oso handia ematen baina barruan geundenean oso handia zen.

    ResponderSuprimir
  4. Arantzazun ondo pasa nuen.Asko ikasi nuen eta interesgarria iruditu zitzaidan. Ikusi genituen Oteizak egindako 14 apostoluak eta Txillidak egindako atea ere bai.

    ResponderSuprimir
  5. Oso ondo pasa nuen, interesgarria iruditu zitzaitelako, gauza berriak ikustea ondo dagoelako eta ikastea ere.
    Museoaren ondoko parkean bazkaldu genuen, jolastu pixka bat eta Arantzazuko eliza ikustera joan ginen, Pello Zabalak Arantzazuko historia kontatu zigun.
    Azkenean Asteasura itzuli ginen.

    ResponderSuprimir
  6. Oso ondo pasa nuen, konturatu nintzen lagun bati bakarrik uzten badiot, ez litzaiokela gustatuko eta gero hagian berak utziko nauela bakarrik eta niri ere ez litzaidakela gustatuko.

    ResponderSuprimir
  7. Ederki pasa nuen, interesgarria iruditu zitzaidan. Antzerkia izan zen politena nire ustez. Denbora librean jolasten aritu ginen eta Ixabelen eta nire gainean 50 putre jarri ziren, beldurra sartu zitzaigun eta korrika alde egin genuen.

    ResponderSuprimir